Miren Gorrotxategi

Gorrotxategik babes eta inbertsio gehiago defendatzen du Osakidetzarako

Gorrotxategik babes eta inbertsio gehiago defendatzen du Osakidetzarako

AEAren Mundu Eguna dela-eta, Elkarrekin Podemos-IUk osasun publikoaren papera eta hori indartzeko beharra aldarrikatu du.

 

Koalizio aurrerakoiaren lehendakarigai Miren Gorrotxategik azaldu duenez, “alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) oraindik ezezaguna eta sendaezina den gaixotasun ikaragarria da; muskuluen indarra murrizten du, pixkanaka-pixkanaka, hitz egiteko, irensteko, mugitzeko, ibiltzeko eta, azkenik, arnasa hartzeko gaitasuna galtzen den arte”.

 

Horren haritik, ohartarazi duenez, “gaixoek eta horien familiek egunero egin behar dute borroka gaixotasunaren aurka, bai eta administrazioaren aurka ere”.

 

Horregatik, Gorrotxategik uste du “osasuna babesteko Euskadiren aldeko aliantza bat artikulatzeko beharraren” beste adibide bat dela, hain zuzen ere “adminitrazioak gaixoen bizitza-kalitatea bermatzeko behar diren zaintzak ziurtatu behar dituelako”.

 

Horrenbestez, lehendakarigaiak defendatu egin du “premiazkoa eta beharrezkoa dela Osakidetzako plantillak indartzea lehen arretako eta erizaintzako zerbitzuetan, eta lan-baldintzak duindu behar direla”.

 

Horretarako, Elkarrekin Podemos-IUren programan biltzen diren neurrian artean daude 4.205 milioi euroko inbertsioa egitea eta 4.000 lanpostu sortzea.