Miren Gorrotxategi

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak botoa eskatzen du klima-aldaketaren aurka eraginkortasunez borrokatu ahal izateko

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak botoa eskatzen du klima-aldaketaren aurka eraginkortasunez borrokatu ahal izateko

Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak ekitaldi bat egin du gaur goizean Zaldunbordan (Hondarribia), eta Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak “klima-krisiaren ondorio larriak geldiarazteko neurri ausartak” hartzeko asmo irmoa adierazi du.

 

Gorrotxategi kritika egin dio EAJri, bere ekintzen kontrako diskurtsoa egiten duela leporatuta; Zaldibarko zabortegiaren eta Zaldunbordaren kasuak ikusi besterik ez dira egin behar. Izan ere, Zaldunbordaren kasuan, “itzalpean eta azpikeriekin proiektu bat onartzeaz gain, EAJko alkateari ez zaio axola tokiko merkataritza suntsitzea, ezta enplegua prekarizatzea ere, eta are gutxiago inguruko korridore ekologikoa hondatzea ere.”

 

Hautagaiak iragarri duenez, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzak krisi klimatikoaren euskal lege berri bat sortuko du, “gure ekonomia eta industria-jarduerarako asmo handiko eta zeharkako helburuekin, kontsumitzeko, ekoizteko eta merkaturatzeko moduan eraldaketa azkarra eta sakona egiteko, NBEk gomendatzen duen ildotik”.

 

Eta “benetako aurrerakoiei” ohartarazi die Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza existitzen dela, hain zuzen ere, “EH Bilduk eta PSEk ez dutelako benetako ezker gisa jokatu Euskadin”. Horren harira, amaitzeko, Gorrotxategik botoa eskatu du Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza hauteskunde hauetatik indartuta atera dadin, “horrela, behar den indarra egin ahala izango duelako, gizarte honetako gehiengo sozialak eskatzen duena betetzeko oztopoak jartzen dituztenen artean”.

 

Ildo beretik, Unidas Podemoseko diputatu Juantxo Lopez de Uraldek defendatu duenez, gaur egun “mundu guztiak ingurumenaz hitz egin eta beren burua berdetzat jotzen duen arren”, “Larrialdi klimatikoaren eta krisi ekologikoaren aurka modu eraginkorrean borrokatzeko modu bakarra gobernu ausartak izatea da,

korporazio handien botereari eta oligopolio energetikoari aurre egiteko”.

 

Uraldek adierazi duenez, “neurri zorrotzak, baina ausartak eta eraginkorrak hartuz bakarrik egin diezaiokegu aurre hurrengo pandemia izango denari: hau da, klimatikoari”.

 

Bere aldetik, David Sotok, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzako eusko legebiltzarrerako hautagaiak, salatu egin du Zaldunbordako makro outletaren proiektuak agerian uzten duela EAJren eredua zein den.

 

Sotoren arabera, Zaldunbordako proiektuak hiru ondorio nagusi ekarriko ditu, eta zuzeneko eragina izango dute Hondarribiko eta Irungo biztanleengan. Lehenengo ondorioa ekonomikoa da, hurbileko merkataritza are gehiago ahulduko baitu. Bestalde, enpleguan ere ondorioak izango ditu, izan ere, “aldi baterako enplegu prekarioa sortuko duelako”. Eta, azkenik, ingurumenean eragina izango du, Zaldunborda baita Jaizkibel eta Aiako Harria lotzen dituen korridore berde bakarra.