Miren Gorrotxategi

Gernikako arbolaren aurrean, Elkarrekin Podemos-IUk “euskal hiritarrekin konpromisoa” sinatu du

Gernikako arbolaren aurrean, Elkarrekin Podemos-IUk “euskal hiritarrekin konpromisoa” sinatu du

Bizkaiko Juntetxean, Gernikako arbolaren ondoan, Miren Gorrotxategik, koalizio aurrerakoiaren lehendakarigaiak, euskal hiritarrekin konpromisoa sinatu du “inoiz gehiago ez dadun eskuineko gobernu bat ezkerreko gehiengo sozial batekin”.

Gorrotxategik 5 puntutan xehatu du bere “kontratua”. Hasteko, zin egin du “hiritar guztien onurarako gobernatuko duela, gehiengo sozialaren interesak beti lehenetsiko dituela, planeta beti zainduko duela etorkizuneko belaunaldien eskubideak bermatzeko, eta genero-ikuspegia aplikatuko duela gobernuaren politika eta ekintza guztietan”.

Bigarrenik, azaldu duenez, euskal biztanleriaren botoak berriro ezkerreko alderdiei gehiengoa ematen badie, ahalegin guztiak egingo ditu PSE eta EHBildurekin “historiako lehen emakume lehendakaria izango duen” gobernu aurrerakoia eratzeko negoziazioan. “Bi indarrei eskatzen diet gehiengo sozialaren mandatu hori onartu dezatela”.

Era berean, aurrera du inoiz ez dituela jarriko “eskakizun pertsonalak hiritarren mandatuaren gainetik eta adostasuneko hautagai bat bilatzearen gainetik”.

Laugarrenik, konpromisoa hartu du PSE eta EHBildurekin gobernu-programa bat negoziatzeko, hiru alderdien arteko “programa-kointzidentzia garrantzitsuetan” oinarrituta.

Eta, azkenik, zin egin du agintaldiaren lehen ehun egunetan, gobernu berriak, alde batetik, “adinekoen egoitzen kudeaketa publikoa, ez azpikontratatua, adostuko duela euskal sistema soziosanitarioaren barruan”; bestetik, “Euskadin frackinga eta erregai fosilak erauztea behin betiko debekatuko duela, benetan eraginkorra izango den Krisi Klimatikoaren Lege handinahi baten esparruan”; eta, azkenik, “Euskadin ustelkeriaren aurkako fiskaltza baten sorrera sustatuko duela legegintzaldi honetan”.