Miren Gorrotxategi

Gorrotxategik EAJrekin gabe programa sozialista martxan jartzea nolakoa izango litzatekeen irudikatzera gonbidatu du Mendia

“Bi krisi globaletara eraman gaituzten politika zaharrak alde batera utzi eta Euskadirentzako suspertze eta berreraikitze neurriak adostuko dituen ezkerreko Gobernua osatzeko unea iritsi da”

 

Gorrotxategik EAJrekin gabe programa sozialista martxan jartzea nolakoa izango litzatekeen irudikatzera gonbidatu du Mendia

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaiak Idoia Mendiari erantzun dio gaur, “programa sozialista martxan jartzea nolakoa izango litzatekeen irudikatzea esanez, EAJri bere politika pribatizatzaile eta prekarizatzaileetan laguntzearekin konformatu beharrean”.

 

“Ezkerreko gobernu bati dei egitea eduki ideologikoz beteta dago”, adierazi du Gorrotxategik, eta, besteak beste, “beste testuinguru ideologiko batean eta Unidas Podemos gabe” Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera ez litzatekeela posible izango gaineratu du.

 

Gorrotxategik ohartarazi duenez, “garaia iritsi da bi krisi globaletara eraman gaituzten politika zaharrak alde batera utzi eta ezkerreko gobernu bat osatzeko, ezberdintasunak ezberdintasun, suspertze eta berreraikitze neurriak adostuko dituena”.

 

Lehendakarigaiak adierazi duenez, “PSEk badaki oso zaila dela EAJrekin politika sozial aurrerakoiak egitea, Jaurlaritzako buru dela”, eta, halaber, “badaki euskal herritarrek EAJren kudeaketan konfiantza izateari utzi diotela”.

 

“PSEk badaki zerbitzu publikoak pribatizatzeko errezetekin krisialditik ateratzen saiatzea hondamendia izan daitekeela”, gaineratu du Gorrotxategik. “Konformismoa alde batera utzi eta ausartak izateko unea iritsi da, ez baitugu legealdi bat jokoan, euskal herritarren bi belaunaldiren etorkizuneko bizitza baizik”.

 

Elkarrekin Podemos-IUko hautagaiak dei egin dio Mendiari DSBEren erreforma irudikatzeko, murrizketak lehengoratzeko eta BGDSren osagarritasuna bermatzeko; izan ere, “Estatuak onartu eta berak finantzatutako diru sarrera da” eta, gainera, “Euskadin beste gizarte politika batzuetara bideratu daitekeen dirua aurreztea ahalbidetzen du”.

 

Azkenik, Gorrotxategik aipatu du egoitzak euskal sistema soziosanitarioan sartu eta bertako langileen lan-baldintzak duidu behar direla, baita Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuarenak eta etxeko langileenak ere.