Miren Gorrotxategi

Gorrotxategik defendatu du euskal herritarrek indar aurrerakoiak akordio batera iristea nahi dutela

Lehendakarigaiak adierazi duenez, datozen hauteskunde autonomikoetan “Euskadin ere aldaketa gauza daitekeela”.
Gorrotxategik defendatu du euskal herritarrek indar aurrerakoiak akordio batera iristea nahi dutela

Durangon egindako ekitaldi politiko batean, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaiak ohartarazi du azken inkestek, beste behin ere, ezkerreko gehiengoa islatzen dutela, eta, uztailaren 12ko hauteskundeak egiteko hilabete baino gutxiago falta denean, “Euskadin ere aldaketa gauzatu daitekeela”.

 

Hautagaiaren iritziz, aste honetan argitaratutako soziometroak “Euskadi aurrerakoia dela” eta “Euskal herritar gehienek alderdi aurrerakoiak akordio batera iristea” nahi dutela islatzen du.

 

Ezkerreko ulermen horren beharraz hitz egiteko, Gorrotxategik gogora ekarri du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Hondarribiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra baliogabetzat jotzeko emandako epaia. “Mundu guztia Zaldunbordako mega outletaren aurka agertu zen, EAJ izan ezik. Baina EAJk nahi bazuen, ez zegoen besterik esateko”.

 

Eta, ildo horretan, Elkarrekin Podemosek beti defendatu izan duen zerbaiti arrazoia emateagatik zoriondu bada ere, Gorrotxategik esan du “ezin garela zain egon alderdi politiko aurrerakoiek egin behar dugun lana justiziak egiten duen arte, hau da, gehiengo sozialaren interesak defendatu arte”.