Miren Gorrotxategi

Gorrotxategik bilera sorta bat hasi du Euskadirako aliantza proposamena aurkezteko

“Euskadik aliantza handi bat behar du, osasun- eta ekonomia-krisia gainditzeko eta sistema erresiliente berri bat eraikitzeko”.
Gorrotxategik bilera sorta bat hasi du Euskadirako aliantza proposamena aurkezteko

Miren Gorrotxategik, Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaiak, gutun bidez aurkeztu zien atzo Iñigo Urkulluri, Arnaldo Otegiri, Idoia Mendiari eta Carlos Iturgaitzi Euskadiren aldeko aliantza egiteko proposamena.

 

Aste hasieran iragarri zuen bezala, Gorrotxategiren ustez, “Euskadiren etorkizunak aliantza handi bat behar du, norabide berean jardungo duena eta osasun- eta ekonomia-krisia gaindituko duena, eta sistema erresiliente eta prebentibo bat eraikitzeari aurre egingo diona”.

 

Horretarako, alderdien arteko akordiotik haratago joan behar dela uste du alderdiko ordezkariak, eta “ahalegin bateratua” proposatu du, “alderdi, sindikatu, enpresa, GKE, unibertsitate, ikerketa-zentro eta eragile zibilen arteko aliantza gisa”.

 

Hala, hainbat alderdik proposamena eztabaidatzeko prest agertu ostean, Gorrotxategik uste du “gure historiako hurrengo urratsa berdea eta soziala” izango dela, eta gaur eta datozen egunetan Euskadiko eragile sozialekin biltzen jarraituko du.