Miren Gorrotxategi

Gorrotxategi: “Ez dugu krisi honetatik irten behar aurrekotik ateratzeko erabili ziren formula berberekin, EAJ Rajoyren euskal bazkidea zen garaiko formulekin”

“Komunean duguna gehiago da banantzen gaituena baino”, adierazi du lehendakarigaiak Elkarrekin Podemos, PSE eta eh Bilduri buruz.
Gorrotxategi: “Ez dugu krisi honetatik irten behar aurrekotik ateratzeko erabili ziren formula berberekin, EAJ Rajoyren euskal bazkidea zen garaiko formulekin”

Miren Gorrotxategik, Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaiak, adierazi duenez, “Unidas Podemosek frogatu du gobernu-koalizio aurrerakoiak posibleak eta onak direla jendearentzat, eta Elkarrekin Podemosek uztailaren 12an erakutsiko du hemen ere posible dela ezkerreko hiruko gobernua izatea”.

 

Gorrotxategiren ustez, Elkarrekin Podemosen, PSEren eta eh Bilduren artean “komunean duguna gehiago da banatzen gaituena baino”. Izan ere, hiru alderdiak bat datoz “beste politika aurrerakoi askoren artean osasun eta hezkuntza publikoa indartzean”, baina, batez ere, uste dute “krisi honetatik ez garela irten behar aurrekotik ateratzeko erabili ziren formula berberekin, EAJ Rajoyren euskal bazkidea zen garaiko formulekin”.

 

Gorrotxategik gaineratu duenez, hiru alderdiek, lan erreforma erabat indargabetzeaz gain, ez dute “Confebasken neurrira egindako irtenbide bat nahi". Halaber, bat datoz "sektore publikoa babestearekin eta murrizketak eta Euskadiren desindustrializazioa gaitzestearekin”.

 

“Trantsizio ekologikoa gehiago ez atzeratzeko beharra dugu, bankuei eta oligopolio energetikoari kontzesio gehiago ez egiteko beharra”, adierazi du Gorrotxategik, eta hiru indarren arteko elkarguneak ere aurkitu ditu: “krisiaren irteera Europarekin gainzorpetuta finantzatzearen ordez, aberastasun handien gaineko zergarekin finantzatu beharra”.

 

Azkenik, Gorrotxategik ohartarazi du hiru indar politikoak ez datozela bat: “Euskal gehiengo sozial bat dago, aurrerakoia eta solidarioa, eta guk nahi duguna partekatzen duena”.