Miren Gorrotxategi

Gorrotxategi: “Confebaskek, EAJko bazkideak, lanean hasi beharko luke bizitzak salbatzeko eta dibidenduetan ez pentsatzeko”

Gorrotxategi: “Confebaskek, EAJko bazkideak, lanean hasi beharko luke bizitzak salbatzeko eta dibidenduetan ez pentsatzeko”

Podemos Euskadiren ustez, Gobernu zentralak krisi larri honek pertsonengan sortzen dituen eta eragingo dituen ondorioak murrizten dituzten neurriak helarazten jarraitzen duen aldi berean, Eusko Jaurlaritzak eta bere enpresa-bazkideek euren izaera neoliberala agerian uzten dute.

 

Miren Gorrotxategik, Podemos Euskadiko ordezkariak, 'Imperial College' entzutetsuaren txostena izan du hizpide Podemos eta PSOEren Gobernuaren lana nabarmentzeko; izan ere, unibertsitateak norabidez aldatzera eraman du Boris Johnson izurritearen aurkako estrategian. Txostenaren arabera, koalizio gobernuak hartutako neurriak Europako eraginkorrenak izaten ari dira, Suitzaren atzetik soilik, eta 35.000 heriotza ekidin dituzte. “Hori dela eta, EAJk eta Confebaskek proposatutakotik urrun, Podemosen behin eta berriz esaten dugu osasun agintariei entzun behar zaiela, Covid-19a geldiarazteko eta bizitzak salbatzeko, lehentasun absolutu gisa”.

 

Ahal Dugu Euskadiko bozeramailearen ustez, Confebaskek Gobernua kritikatu du, funtsezkoa ez den jarduera ekonomikoari eusteak langileen bizitzan eta osasunean duen eraginari buruzko elementu zientifikorik eman gabe.

 

“Confebasken jarrerak agerian uzten du ezin ditugula bere esku utzi Euskadiko langileen osasunari buruzko erabakiak. Pandemia honen aurretik, bitartean eta ondoren, enpresa eta lantoki guztietan segurtasun-neurriak errespetarazteaz arduratu beharko zuketen. Gainera, herritarrek arnasgailuak eta maskarak ekoizteko egin duten ahaleginaren antzera, bazkideei hori bera egiteko gonbita egin diezaiekete, baliabide gehiago dituztelako eta solidarioagoa izango litzatekeelako”, adierazi du alderdi moreko ordezkariak.

 

Bestalde, Gorrotxategik gogorarazi du dekretu batek ere ez diela autonomia erkidego bakoitzeko arduradunei eskumenak erabiltzea eragozten. “Euskadin, Estatuko Gobernuan erabakitzen denaren atzetik baino ez ditu hartzen neurriak Urkulluk; interes partikularrak eta alderdikoiak babesten ditu, besterik ez, eta hori onartezina da larrialdi baten erdian eta kutsatzeen eta heriotzen datuak ikusita”.

 

Zirkuluen alderdiko bozeramaileak gaineratu duenez, “euskal herritarrak modu eredugarrian ari dira betetzen, eta bien bitartean euren gobernua kritikatzen eta egoera hori koalizio-gobernuari xantaia egiteko erabiltzen ari da”.

 

Azkenik, koalizio aurrerakoiaren lehendakarigaiak adierazi duenez, “Herritarren ekimenen eskuzabaltasunaren aurrean, EAJk eta Confebaskek nahiago izan dute, modu baztertzailean osasuna eta ekonomia, “burtsa edo bizitza”, aurrez aurre jartzea”.

 

“Euren interes ekonomikoak inposatzen ez direlako ostikoka aritzea erabaki dute, eta EAJk bere haserrea Diputatuen Kongresuan astintzen du, eskuin muturrarekin bat eginez Gobernuaren aurka”, esan du Gorrotxategik.