Miren Gorrotxategi

Elkarrekin Podemos-IUk kanpainaren kostua murrizteko eskaera egin du Hauteskunde Batzordearen aurrean

“Osasun- eta ekonomia-krisiaren egungo testuinguruan, erakunde politikook erantzukizunaren, lan onaren eta zerbitzu publikoaren zentzuaren eredu izan behar dugu”.
Elkarrekin Podemos-IUk kanpainaren kostua murrizteko eskaera egin du Hauteskunde Batzordearen aurrean

Elkarrekin Podemos-IU alderdiak eskaera formal bat erregistratu du Euskadiko Hauteskunde Batzordearen aurrean, kanpainarako baldintza komun batzuk adosteko asmoz, kanpainaren kostua murriztu eta egungo egoeran herritar guztiek eskuragarri izan dezaten.

 

Duela aste batzuk Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak gutun bidez gainerako alderdietako buruzagiei bidali zien eskaeran, koalizio aurrerakoiak honako hau argudiatu zuen: “Hauteskunde kanpaina aukera demokratiko askearen ariketaren funtsezko zatia da, eta hautesleek aukera dute Legebiltzarrean ordezkatzeko dauden aukera politikoen berri izateko. Osasun- eta ekonomia-krisiaren egungo testuinguruan, erakunde politikook erantzukizunaren, lan onaren eta zerbitzu publikoaren zentzuaren eredu izan behar dugu”.

 

Hauek dira Elkarrekin Podemos-IUk jasotzen dituen neurriak:

 

● Komunikabideetan kanpainari eta alderdi politiko bakoitzari eskainitako tartea nabarmen handitzea, elkarrizketen, eztabaiden eta hauteskunde-informazioaren denbora barne.

● Kanpainarako irizpide ekonomiko batzuk adostea, horien eragin ekonomikoa murrizteko.

● Irizpide komun batzuk ezartzea kanpainarako eta, bereziki, alderdi guztientzako presentzia fisikoa duten ekitaldietarako.

● Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean ordezkatuta dauden hautagai-zerrenden baterako hauteskunde-postontziratzea, Correosentzako lana minimizatu eta kostuetan aurreztuko duen bidalketa bakarra antolatuz.

● Atzerriko enbaxada eta kontsulatuekin kontaktuan hauteskundeetan parte hartzea sustatzeko neurriak hartzea, AEHE botoa emateko aukera errazteko, gutxienez honako hauek barne hartuta:

○ Hauteskunde Batzorde Zentralak 2019ko hauteskundeak errepikatzeko ezarri zituen baldintza berberetan, irailaren 25eko 9/2019 Instrukzioan, 10.2.2. artikuluan, baliozkotzat jotzea eta apirilaren 5eko hauteskundeetarako Hauteskunde Erroldaren Bulegoak onartutako eskaera berriz formulatu behar ez izatea, baldin eta hautesle horiek uztailaren 12ko hauteskundeetarako indarrean dagoen AEHEn inskribatuta jarraitzen badute.